Urtebete eta bi urte bitarteko haurrek ondo hartu dute opor-osteko martxa
Ohikoan, neguko oporren ondoren, gure ikasle txikienek berregokitu behar izaten dute Ikastolako martxara. Oporretan etxekoekin egotera ohitzen dira berriro eta kosta egiten da Ikastolarako itzulera.
Ohikoan, neguko oporren ondoren, gure ikasle txikienek berregokitu behar izaten dute Ikastolako martxara. Oporretan etxekoekin egotera ohitzen dira berriro eta kosta egiten da Ikastolarako itzulera. Aurten gainera egoera konplikatuago aurreikusten genuen. Izan ere, abenduan COVIDa dela eta, abenduan, haur asko gelditu ziren Ikastolara etorri gabe eta horrek distantzia handitu zezakeen. Gure sorpresarako, aurtengo buelta oso positiboa izan da eta haurrak, oro har, gogotsu eta oso pozik itzuli dira gelara. Oraingoan ere ikasgai ederra eman digute gure txikitxoek.
