Ipuinen bidez hainbat gaitasun lantzen dira Haur Hezkuntzan
Haur hezkuntzan ipuinen bitartez hainbat gaitasun lantzen da eta etapa honetako hezitzaile eta irakasleen ustez, ezinbesteko tresna da lanerako.
Izan ere, Haur hezkuntzako etapan arlo ludikoa izateaz aparte, arlo pedagogikoa ere lantzen da.
Ipuinek hizkuntza garatzen dutela argi dago, hitz berriak entzun, ezagutu, eta hauei zentzua emateko baliagarriak baitira. Horretaz gain, entzumena, ulermena, eserita eta isilik egoteko gaitasuna, kontzentrazioa... lantzen dira.
Gainera, eta batez ere Haur Hezkuntzako etapan, haurrek gustuko duten mundu magikoa ezagutzeko eta irudimena sustatzeko erreminta garrantzitsua dira.
