Beldurrak uxatzen
'Kuku' emozio programaren barruan , beldurraren emozioa lantzeko tailerra antolatu da 5 urteko geletan. Beldurra emozioa erregulatzeko estrategiak ezagutzea eta praktikan jartzea izan da tailerraren helburua.
Guatemalako kondairaren berri eman zaie ikasleei ipuin baten bidez. “Gauetan kezkamuxelak burukoaren azpian ipinita zure kezka eta beldurrak kontatu eta euren ardurapean geratzen dira, zuk lo lasai egin dezazun. “
Guztiok beldurrak ditugunez eta kondaira horretan oinarrituta, bakoitzak bere kezkamuxela egin du, familiei eskatutako oihalekin eta gelako material ezberdinekin.
