Udako eskaintza berreskuratuko dugu aurten

Iazko hutsunearen ondoren, osasun egoeraren ondorioz ezin baitzen udako ekimenik egin, aurten berriz udarako eskaintza egingo du Armentia Ikastolak.

2020-2021 ikasturtean bizi dugun egoera bereziak inoiz baino arrazoi eta garrantzia handiagoa eransten dio haurrentzako udako eskaintza erakargarri eta atsegina bermatzeari. Ikasturte gogorra pasa dute gure txikiek eta gozatzeko unea zor diegu.

Ikastolako proiektu hezitzaileari jarraipena emateaz gain, egungo errealitateari erantzunez, guraso eta familientzako zerbitzua eman eta haurrek lagunekin euskaraz disfrutatzeko aukera eskainiko dugu.

Izen-ematea maiatzaren 7tik 14ra bitarte egin behar da. Gurasoek informazio guztia jaso duzue dagoeneko.

Aurten, bi udaleku modalitate eskainiko dira gure ikastolan, 'Enjoy english' (HH5 urtetik LH6-ra) eta 'Eman hegoak' udaleku irekiak (HH 3 urtetik LH6-ra). 2 udaleku hauek Zirimolak (Ikastolen Elkarteko Aisialdi Taldeak) koordinatuko ditu.

Bideo hauetan ikus daiteke informazio orokorra:

Eman hegoak

 

https://youtu.be/ALHKHkmFQNg

 

Enjoy (euskaraz)

 https://youtu.be/ndMOXMmUM9o