Errementari Euskararen Egunean

Aurtengo Euskaren Egunean, abenduaren 3an, gonbidatu berezia izan dugu bigarren hezkuntzan: Paul Urkijo. Gasteiztar zinema zuzendariak ERREMENTARI pelikula 2018. urtean aurkeztu zuen eta arrakasta lortu du filmak bai Euskal Herrian bai nazioartean.

ERREMENTARI pelikula ikusi dugu eta pelikula ikusi ostean oso interesgarria izan da Paul Urkijorekin solasean aritzea eta ikasleek galderak egitea. Bere esperientzia kontatu digu: nola iritsi zen zinema zuzendari izatera eta ERREMENTARI grabatzerakoan sortutako hainbat xehetasun. Hona hemen laburpena.