Albisteak
ETB1eko Goazen telesaileko protagonistek kontzertu bira hasiko dute aurten. Pertsonaia ezagunak eta berriak elkarrekin arituko dira denboraldi ezberdinetako kantak eskainiz.
Euskararen eta Euskal Kulturaren bost plaza handi dira ikastolen jaiak. Euskal musikari, kantari, dantzari eta ikuskizunetako hamaika artistaren adierazpenaren erakusleiho erraldoiak. Aurten, bigarren urtez, ezin izan ditugu…
Gure ikastolari azaroaren 27an, goizez, dagokio Ariznabarra auzoan egiten ari diren horma-irudi komunitarioaren margoketan parte hartzea, Hogar San José eta beste hainbat bizilagunekin batera.
Bi saio izan dituzte seigarren mailako ikasleek, online jolasen eta Tik Tok sare sozialaren inguruan hausnarketa egiteko.
Guraso eskolan parte hartzeko izena eman genuen gurasoak bildu gara eta Udalak bidalitako psikologoaren laguntzaz, aurtengo bileren ardatz izango diren gaiak eta bileren egutegia adostu dugu.
Aste honetan ez da ez positiborik ez konfinaturik izan ikastolan.
Dakizuenez, Armentiberrin kontatu dizuegulako, Urriaren 23an auzolana burutu genuen. Pasa den astean argazki sorta erakutsi genizuen bezala, gaur bideoa eskaintzen dizuegu.
Ikastola aurreko lorategia lekuz aldatu dugu, asteburuetan txikizioak jasaten zituenez. Kokagune berrian haurrak jolasean aritzen dira eta gurasoei ohartarazi nahi dizuegu, haurrak bertan daudenean zuen ardurapekoak direla…
Irati Salazar eta Ander Gonzalez de Mataucok harrera txokoa atondu dute eserleku batzuen bidez. Eurekin hitz egin dugu asmoaren berri eman diezaguten:
Bileron helburua egokitzapenaren inguruko hausnarketa sakona egitea eta informazioa elkartrukatzea da, gurasoen zalantzak, hobetzeko proposamenak eta beste edozein ekarpen jasotzeko.
Zuetariko askok ezagutuko duzue Maite Santos. Idazkaritzan lan egiten du eta telefonoa hartu, galderak erantzun, ikastolaren eguneroko zalantza eta korapilo askoren martxa kudeatzen du. Galdera batzuk egin dizkiogu, bere…
Gero eta gehiago zarete Armentiberrin zuen albistea publikatzeko gurekin harremanetan jartzen zaretenak.
Pagination
- Previous page
- 68 orria
- Next page