Skip to main content

2022rako osasuna, elkartasuna eta bizipoza tonaka!

Garai zailak, arraroak eta zentzu askotan sinestezinak bizitzea egokitzen ari zaigu. Nork esan behar zigun, kasurako, seigarren olatu hau surfeatzen aritu beharko ginela urte bukaera honetan. COVIDa ez da, tamalez, iragana, eta horregatik, eta lehenik eta behin, etxean ditugun ikasle, irakasle eta gurasoei besarkada estua eman nahi diegu. 

Badaude Gabonei lotutako hainbat tradizio eta topiko. Horien artean, urte berriari osasuna eskatzearena da errepikatuenetariko bat. Desio horrek noizbait zentzua izan badu orain da, beraz, 2022ari begira, osasuna opa dizuegu, osasuna, elkartasuna eta bizipoza tonaka Armentia Ikastola osatzen dugun guztion partetik.  

Familia bakoitzak bere erara bizi ditu gabonak: elkartzeko egunak dira batzuentzat, egunerokotasunaren gurpil erotik aldendu eta familiarekin patxadaz egotekoak beste batzuentzat eta badaude urrun ditugunak hurbil sentitzeko edo aisialdiaz gozatzeko erabiltzen dituztenak ere. Zenbat buru hainbat aburu. Norberak egokien ikusten duen moduan gozatzea da garrantzitsuena.

Beraz, opor egun hauei begira, gozatu, goxatu, zaindu, eta bueltan ikusiko dugu elkar!


 

Azken albisteak

"Udako oporrak usaindu ez ezik, ukitu ere egin ditzakegu, eta horrek ondorio batera narama: nola daiteke ekainak 20 izatea, ikasturtea hasiera duela aste batzuk izan bazela iruditu arren?"
Eskolaz Kanpoko Ekintzen bi kiroletan izan ditugu saridunak.
LEGOk aukera pila bat ematen ditu objektuak sortzeko. Oraingoan, LH6koek pila bidezko ibilgailuak sortu dituzte.
Saria jasotzeaz gain, beste igarkizun bat bota dio publikoari.