Skip to main content

Hezkuntza Itun berriari begira Eusko Legebiltzarrean agerraldia egin du Alaitz Amundarain ikastolako irakasleak

Hezkuntza itun berria dela eta euskarazko kulturgintzaren transmisioaren inguruko diagnosia egin zuten eta Hezkuntza Arautuan euskarazko kulturgintzaren transmisioa bermatuko dela jaso beharko lukela adostasunerako testu horrek, biata Hezkuntzaren Lege berriak ere.

Lan-taldeak euskarazko kulturugintzaren transmisiotzat hau ulertzen du: 

  • Euskarazko kulturgintzaren historiari eta orainari buruzko jakintzaren ezagutza transmititzea.
  • Euskaraz sortzeko grina transmititzea.
  • Sormena pertsonaren garapen integralerako ezinbesteko bitartekotzak hartzea.

Azpimarratu nahi da etorkizunean gure ondorengoak euskal kultur sortzaile eta kontsumitzaile izatea nahi badugu gure egitekoa dela txiki-txikitatik transmisio horretan eragitea, eta, guri dagokigun aldetik, hezkuntzako partaide guztiak begirada horretatik lanean aritzea.

Azken albisteak

Joan den ostiralean, azken urteetan ohitura bihurtu den azoka solidarioa antolatu zuten LH6ko ikasleek ikastolan, elkartasuna eta parte-
Pasa den larunbatean Ikastolako Jaia ospatu genuen, giro ederrean eta komunitate osoaren parte-hartzearekin.
Aurreko ARMENTIBERRI azaldu bezala, EUSFERA