Skip to main content

Albisteak

Aste honetan ez dugu positiborik baina konfinatu kasu bat dago ikastolan.
Urtero bezala, dagoeneko martxan dago aurtengo gabonetako Errigorako kanpaina.
Ariznabarra auzoan eragile ezberdinen parte hartzeaz, Gizarte Etxeko kalean horma-irudi komunitarioa prestatzen ari dira eta gu ere bertan gaude.
Anje Duhalde eta Paz de Ziganda ikastolako abesbatza, Julen Alonso, Amak taldea eta Eñaut Elorrieta. Horiexek dira azaroaren 27an, Bilboko Euskalduna Jauregian parte hartuko duten artistak.
Pasa den larunbatean, irakasle, guraso eta Armentiako komunitateko 80 kidek baino gehiagok hartu genuen parte auzolanean. 
Armentiberri jasotzen ez duen ikastolako gurasoren bat ezagutzen duzu? Emaiozu buletinaren berri eta gonbidatu web orriaren bidez izena eman dezan, Armentiaren berri zuzenean izan dezan.
Aste honetan egoera berdin mantentzen da: ikastola osoan positibo eta konfinatu bana. Datorren astean bi kasu hauek ere bueltan izatea espero dugu.
Iragarri bezala, ubideak garbitu, ikastolako fatxadari ukitua eman, dorrea hustu eta margoketa batzuk egingo ditugu guztion artean.
21/22 ikasturterako mintzalago programa abian da. Lagun-arteko bilera mota hauen bitartez, programan izena ematen dutenek, euskara astero praktikatu eta erabiliko dute. 
Joseba Etxeberriak 19 urte daramatza Armentia ikastolako mantenu lanak egiten. Beste askorena bezala, bere lana isila den arren, ikastolaren egunerokoa behar bezala aurrera ateratzeko ezinbestekoa da.
Pasa den asteartean aurkeztu zen 2022ko Araba Euskaraz. Aurtengoa, jakingo duzuenez, Olarizuko zelaietan ospatuko da, Argantzungo ikastolaren alde.
Aste honetan positibo eta konfinatu kasu bana izan ditugu ikastolan.Egoerak lasaituz doala dirudien arren, jarraitu dezagun elkar zaintzen.