Skip to main content

Korrikako peto salmenta eta Zabalganako Korrika festa

Badator aurtengo KORRIKA! Apirilaren 1ean Gasteizen eta nola ez, Armentia Ikastolak bere kilometroa izango du.

Baina, hori baino lehen, giroa berotzeko beste ekintza batzuen berri eman nahi dizuegu.

Korrikako peto salmenta Ikastolan. Martxoaren 22an, asteartea, 16:30etatik 17:30etara.  Animatu eta jarri zure aletxoa!

Zabalgana auzoan antolatutako Korrika festa. Martxoak 26, larunbata, 12:00 eta 14:00 bitartean Labastida plazan. Umeentzako dantza tailerra, txapa tailerra, herri kirolak eta txosna bat egongo dira besteak beste, Perku taldeak girotuta.

Gutxi falta da eta, hasi berotzen!

Azken albisteak

Joan den ostiralean, azken urteetan ohitura bihurtu den azoka solidarioa antolatu zuten LH6ko ikasleek ikastolan, elkartasuna eta parte-
Pasa den larunbatean Ikastolako Jaia ospatu genuen, giro ederrean eta komunitate osoaren parte-hartzearekin.
Aurreko ARMENTIBERRI azaldu bezala, EUSFERA