Skip to main content

Lehen Hezkuntzan ere Emakumearen Nazioarteko eguna ospatu genuen

Angela Davis (ekintzaile politikoa eta feminista nabarmena) 

- Aldatu ezin ditudan gauzak ez ditut onartzen, onartu ezin ditudan gauzak aldatzen ari naiz. 

 

Frida Kalho (margolaria) 

- Merezi duten emakume bakarrak, ilargia nahi badute, beraiek bakarrik jaisten dituztenak dira. 

 

Simone de Beauvoir (idazlea, irakaslea eta filosofoa) 

- Feminismoa banaka bizitzeko eta taldeka borrokatzeko modu bat da. 

 

Egun horren inguruko informazioa bilatu eta elkarrekin partekatu genuen eta gauza asko ikasi genituen:

Noiztik da morea kolore feminista bat eta zergatik? 

Azalpenik sinpleenetako batek dio kolore morea, betidanik genero maskulino eta femeninoarekin lotu diren kolore urdin eta arrosaren nahasketatik datorrela. 

Beste batzuk berriz, New Yorkeko Triangle Waist ehungintza fabrikara jotzen dute azalpen bila. 1911. martxoaren 25ean, sute bat izan zen instalazioetan eta 146 pertsona hil ziren, gehienak emakumean, Suak fabrika erraustu zuen eta eraikinak botatzen zuen kea more kolorekoa zela esaten da bertan erabiltzen ziren ehunak zirela eta. Horregatik, une hartatik aurrera morea kolorea borroka feministarekin lotuta geratu zen. 

Bestalde, mugimendu sufragistan parte hartu zuten emakumeen artean ere, kolore morea izan zen nagusi. Emmeline Pethick Lawrencek, sufragista nabarmenetako batek horrela azaltzen zuen: " Bioletak, bozkatzeko eskubidearen aldeko borrokalari bakoitzaren zainetan dabilen benetako odola sinbolizatzen du" 

Oraindik borrokan gabiltza emakume guztiek merezi duten berdintasuna eta errespetua lortu arte. 

Azken albisteak

"Udako oporrak usaindu ez ezik, ukitu ere egin ditzakegu, eta horrek ondorio batera narama: nola daiteke ekainak 20 izatea, ikasturtea hasiera duela aste batzuk izan bazela iruditu arren?"
Eskolaz Kanpoko Ekintzen bi kiroletan izan ditugu saridunak.
LEGOk aukera pila bat ematen ditu objektuak sortzeko. Oraingoan, LH6koek pila bidezko ibilgailuak sortu dituzte.
Saria jasotzeaz gain, beste igarkizun bat bota dio publikoari.