Skip to main content

Eskolako txikienek zirkulazio autonomoarekin bat

Azken urteetan Armentia Ikastola bere metodologia birmoldatzen joan da haurren ezaugarriei egokituz. Hori horrela, zirkulazio autonomoari garrantzia ematen hasi zitzaion txikienekin hasita. 

Pandemiak metodologia honen jarraipena zapuztu zuen. Izan ere, arautegi berriek ez zuten uzten gelen arteko harremana izaten. Ondorioz, metodologia birmoldatu behar izan da, eta arautegi berrira ohitzeko beharra suertatu da. 

Egun, pandemiaren egoerak hobera egin du, eta maila edo urte bereko umeen artean zirkulazio autonomora pixkanaka itzuliko gara honek haurren egunerokoan suposatu ditzakeen onurak aprobetxatuz:

  • Haurrak modu autonomoan ikastea
  • Haurrek euren borondatez espazio zabalago batean jolasteko aukera izatea. 
  • Ume ezberdin eta gehiagorekin interaktuatzeko aukera izatea.
  • Irakasleen figura ezberdinak ezagutu eta eurekin afektua izateko aukera izatea.
  • Beste umeen garapen mailagatik ikasteko aukera izatea, imitazioa.

Umeen gaitasunetan sinistu dezagun euren hezkuntza onena izan dadin.

Azken albisteak

Joan den ostiralean, azken urteetan ohitura bihurtu den azoka solidarioa antolatu zuten LH6ko ikasleek ikastolan, elkartasuna eta parte-
Pasa den larunbatean Ikastolako Jaia ospatu genuen, giro ederrean eta komunitate osoaren parte-hartzearekin.
Aurreko ARMENTIBERRI azaldu bezala, EUSFERA