Skip to main content

Peru Amorrortu Armentia Ikastolako ikasle ohiak "La vida secreta de las palabras" liburua idatzi du @EtimosDirectos-ko beste kideekin batera

Kontua handitzen joan zen pixkanaka, eta asmo handiagoko dibulgazio-kutsua hartu zuen. Unibertsitateko ikaslea zela izan zuen honen berri Peru Amorrortu (2000) Armentia Ikastolako ikasle ohiak, eta bat egin zuen.

Gaur egun, ia 100.000 jarraitzaile ditu bere Twitter kontuan @EtimosDirectos-ek. Instagram-en ere kontu bat badaukate. Sare sozialetan lortu duten arrakastak, zorroztasun zientifikoa eta dibulgazioa lotuz, euren lehen liburua den hau ahalbidetu du.

Liburuari dagokionez, sortzaileek adierazi dutenez, liburu honen helburua ez da kontsultarako hiztegi etimologiko bat izatea, baizik eta irakurketa dibertigarri eta bitxi bat, adituek eta profanoek gozatu eta ikas dezaten. Jakin-mina da orrialde hauetan barneratzeko eta gure eguneroko bizitzan erabiltzen ditugun hitzek ezkutatzen dituzten sekretuak ezagutzeko baldintza bakarra.

Armentia Ikastolatik ibilbide luze eta emankorra opa diogu liburu honi, eta bereziki Peru Amorrorturi!

Azken albisteak

"Udako oporrak usaindu ez ezik, ukitu ere egin ditzakegu, eta horrek ondorio batera narama: nola daiteke ekainak 20 izatea, ikasturtea hasiera duela aste batzuk izan bazela iruditu arren?"
Eskolaz Kanpoko Ekintzen bi kiroletan izan ditugu saridunak.
LEGOk aukera pila bat ematen ditu objektuak sortzeko. Oraingoan, LH6koek pila bidezko ibilgailuak sortu dituzte.
Saria jasotzeaz gain, beste igarkizun bat bota dio publikoari.