Skip to main content

ARIKALA, ikasleen artean lagunarteko euskara sustatzeko ikerketa-ekintza berritzailea

Euskaltzaindia bidez

Proiektu berri eta berritzaile bat aurkeztu dute Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Fakultateak (HUHEZI) eta Euskaltzaindiak. Hain zuzen, ikasleen artean lagunarteko euskara sustatzeko erabiliko den ikerketa-ekintza, aurrerantzean ARIKALA izenarekin ezagutuko dena. Euskaltzaindiaren Luis Villasante Euskararen Ikergunean izan da agerpena, eta bertan izan dira Jose Luis Sukia Ikastolen Elkarteko zuzendari orokorra, Nagore Ipiña Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoa (HUHEZI) eta Miriam Ukia Euskaltzaindiaren Iker sailburua eta Gipuzkoako ordezkaria. ARIKALA gauzatuko duen hitzarmena ere sinatu dute guztiek.

Gazteen ahozko komunikazioaren % 80 inguru betetzen badu ere, orain arte gutxi ikertu izan den arloa dugu hizkera informalarena. ARIKALA egitasmoaren bidez, ikastetxeetako eremu formalean zein aisialdian esku-hartze sistematizatu eta iraunkorrak gauzatzeko material didaktikoa diseinatuko da. Ondoren, material hori inplementatu eta inplementazioak ikasleen arteko hizkuntza-ohituretan izan duen eragina aztertuko da. Hartara, ikerketa honetatik ateratzen diren emaitzetatik abiatuta, etorkizunean materialak testuinguru berrietara eraman eta esku-hartzeen eragin esparruak handitzeko aukera izanen da. 

Informazio osatuagoa HEMEN.

Azken albisteak

"Udako oporrak usaindu ez ezik, ukitu ere egin ditzakegu, eta horrek ondorio batera narama: nola daiteke ekainak 20 izatea, ikasturtea hasiera duela aste batzuk izan bazela iruditu arren?"
Eskolaz Kanpoko Ekintzen bi kiroletan izan ditugu saridunak.
LEGOk aukera pila bat ematen ditu objektuak sortzeko. Oraingoan, LH6koek pila bidezko ibilgailuak sortu dituzte.
Saria jasotzeaz gain, beste igarkizun bat bota dio publikoari.