Skip to main content

Martxoak 8, urte osoan

Urtero moduan, ikastola morez jantzi da aste honetan, martxoaren 8an den Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna dela eta.

Egun horren bueltan, ikastolak hainbat ekintza egin ditu, HHtik hasita, azken mailetaraino. Sarrera nagusiko eskaileretako hormak umeen esku margotuez egindako tximeletekin apaindu ditugu. Atea, berriz, feminismoaren ikurrek jantzi dute.

Horrez gain, genero-berdintasunari buruzko bideo-hausnarketa bat ere egin du ikasleen berdintasun taldeak. Hortik abiatuta, ikasgeletan hausnarketa hori landuko da. Hemen duzue bideoa ikusteko esteka: Martxoak 8 - Armentia Ikastola

Hala ere, ezin dugu ahaztu ez dela egun bakarreko kontua, ez dela ospakizuna; borroka baizik, eta urte osokoa. Izan ere, sarrerako kartelak zioen moduan: “Neskak, munduak behar gaitu! Berdintasunaren alde, lortu arte!”.

Azken albisteak

Ikasturteko lehen hiruhilekoari amaiera emateko, DBH3ko Frantseseko ikasleek bisita berezia izan zuten, oporrak hartu eta pare bat egun lehenago:
Neguko opor zoriontsuak pasa ezazue.
Ikastolako ikasleengan euskarazko liburuen irakurzaletasuna sustatzea du helburu JUUL kanpainak.
LHko txikiek ipuin ezberdinak entzun dituzte LHko ikasle nagusiengandik.