Skip to main content

Zatoz Agate Deunara!

Auzoko eragileekin batera aterako gara kantuan otsailaren 4an.

Irudia
AGATE DEUNA 2026

Lurra makilarekin jotzeko ohiturak esanahi sinboliko eta oso zaharra dauka Euskal Herrian. Pixkanaka ohartzen ari gara eguna tokia hartzen ari zaiola gauari, eta beraz, bada garaia lurra esnatzen has dadin. Lurra jotzeak Ama Lurra esnatzea adierazten du, neguaren ondoren. Emankortasunarekin lotutako erritua da: uzta ona, oparotasuna eta bizitza berria eskatzeko modua, lur azpian lo dagoen bizitza pizten dugu une horretan.

 

Aurten, berriz ere, auzoko eragileekin batera egingo dugu lur esnatzea. Ikastolatik elkarrekin aterako gara Bastida Plazarako bidean. Zenbait geladialdi izango dira makilen eta ahotsen bidez lurra esnatzeko: 18:30ak inguru iritsiko gara Bastida plazara, eta bertan meriendaz gain Mulixkakoek dantza egingo dute.

 

Orain, beraz, animatzea besterik ez zaigu falta. Otsailaren 4an, arratsaldeko 16:30ean jarriko dugu hitzordua ikastolan elkarrekin abiatzeko. Eta gogan izan, ikastolako komunitatearen partehartzea sustatzeari begira, egun horretan arratsaldez ez dela eskolaz kanpoko ekintzarik egongo.

 

IBILBIDEA

16:30 --> Armentia ikastola

17:15 -->  Gurutze gorria  -->  Osasun etxea -->   Nagusien egoitza -->   Artepan -->  Bastida plaza (18:30)

           

Azken albisteak

Nafarroa erdi eta hegoaldean, behinola amets huts zirenak egia bihurtu dira bertako euskalgintzari esker, euskarari bultzada handia emanez.
Honez gero, aurkeztu dituzte helburuak, leloa eta irudia. Trebiñun euskarazko hezkuntza indartzeko eta ikastolaren etorkizunerako sostengua biltzeko aukera izango da jaia.Araba Euskarazek Trebiñuren eta 
Mugikorren, eta oro har, sare sozialen erabilerarekin dagoen kezka oinarri, Armentia ikastolan gero garrantzitsuagoa iruditzen zaigu gaiaren sozializazioa egi