Nafarroa erdi eta hegoaldean, behinola amets huts zirenak egia bihurtu dira bertako euskalgintzari esker, euskarari bultzada handia emanez. Gaur egun ere, euskarak ortzimuga zabala du parean, baita milaka amets berri ere. Denon artean lortu dezakegu gure lingua navarrorum-a lurrean ongi errotu eta hortik izarretaraino eramatea.
Gaur inoiz baino gehiago, Sustraitik espaziora kanpaina ezinbestekoa da auzolana ehunduz euskarari behar duen indarra bidaltzeko, saskiak eskatuz balioaren %25a Ager zonaldeko euskalgintzara bideratzen delako (ikastoletara, besteak beste, AEK, Sortzen, Ikastolak eta Agerraldia). Aurtengo kanpaina abian da!
Urteroko moduan ARMENTIA ikastola banaketa puntua izango da, hortaz, egin zure eskaera honako GALDETEGI honetan, azaroaren xxa baino lehenago.