Skip to main content

Ikastolen Ikasturte Hasiera Ekitaldia: “Bagatoz, indar berriz”

Ikastolak indar berriz gatoz, betiko balioekin eta proiektu berriekin, eta aldi berri baterako irudi berri batekin.

Irudia
ikastolak

Ikastolen Ikasturte Hasierako Ekitaldia izan da ostegunean, hilaren 25ean, Bergarako Seminarixoan. Bertan, Ikastolen ordezkariek honako hau gogoratu dute: “Zazpigarren Batzarrean hartutako erabakiak martxan jarri eta euskal gizartearen erronkie eta hezkuntzari egin dizkion eskakizunei erantzuteko unea iritsi da”.

 

Hala, indarraldira jo nahi dutela adierazi dute, eta, horretarako, ekitaldian aipatu erronkei erantzuteko gogoetak eta egitasmoak lantzen ari direla adierazi dute. Asmoak ez dira gutxi, alegia; tartean, “inklusiotik ekitatera jauzi egiteko egitasmoa, euskararen erabilera indartzekoak eta pertsona hezkuntzaren erdian jartzen duen eredura jauzi egitekoa”. Horrez gain, aipamen berezia egin nahi izan diote Onki programari, ikasturte honetan DBHn eta datorren ikasturtean LHn ezarriko dena. Programa honek Ikastolen komunitatearen ongizatea zaintzea du helburu, bereziki ikasleena.

 

Lan handi horri nola hartuko dioten aurrea ere azaldu dute ikastolen ordezkariek: “Komunitate gisa, eta ikastolokin batera bide horiek jorratu nahi dituzten hezkuntza eta gizarte eragile guztiekin batera”.

 

Erlazionatuta: "Ikastolok lego eta lelo berriak ditugu"

Azken albisteak

Bi egun pasa dituzte Igantzin, Nafarroako Baztan-Bidasoa zonaldeaz gozatzen.
Dakizuen bezala, Armentia ikastolak, bai eta Euskal Herriko Ikastolak ere, bat egiten du Gure Haurrak ere Badira ekimenarekin.
Ikastolako klaustroak ikasturteko plangintza jorratu du.
Euskal Herriko Ikastolak logo berria izango du, irudia Armentia ikastolako logoan txertatuko dugu.