Skip to main content

Ikastolok logo eta lelo berriak ditugu

Euskal Herriko Ikastolak logo berria izango du, irudia Armentia ikastolako logoan txertatuko dugu

Irudia
1KASTOLAK LOGOA

Betiko balioekin garai berrietara egokitzen ari direla irudikatu asmo dugu. '1kastolak' izango da logoa, aurretik izar moduko bat duela; leloa berriz, hauxe: 'Bagatoz!'

Orain artekoa Euskal Herriko mapa, erdian koloretako iturri moduko batekin izan da. Orain, baina, aldi berrira egokitu gara. Erronka berriak ditugu euskal gizartean, eta ikastolek ilusioz heltzen diegu erronka berriei, ikuspegi berrietatik jardunez, egitasmo berriak sortuz, erantzun berriak eskainita; eta, orain, marka berriarekin.

Logoak ezkerrean, izar itxurako ikur bat du. Sarea irudikatzen du. Horixe gara: ikastola bakoitzean komunitate bat, saretuta, eta Euskal Herriko ikastola guztien artean beste komunitate bat, hura ere saretuta. Gainera, izartxo hori ikastola guztiok erantsiko diogu egun dugun logoari. 1kastolak hitza dago segidan. Hitz hasierako 1 horrekin bat garela erakutsiko dugu: Zazpiak bat. Edo 115ak bat. Bestalde, historikoki erakutsi dugun ausardia ere jasotzen du i hizkiaren ordez zenbaki bat sartzeak. Eraldatzaileak gara, geure burua eraldatzeko prest gaudelako. Amaierako k ere ez da ausazkoa: Horrekin plurala egiten dugu, gure arteko aniztasuna aldarrikatzeko, eta, aldi berean, kolektibo bat garela erakusteko. Asko gara, ezberdinak gara. Denok gara ikastola.

Epe laburrean jasoko duzue etxean Euskal Herriko Ikastolei buruzko eskuorria, eta arian-arian ekingo diogu Armentia ikastolako logoaren eraldatze-prozesuari.

Azken albisteak

Parte hartu urriaren 12an Armentiako basoko urteroko hitzorduan. Zatoz!
Prezioa ohikoa izango da: 5 euro.
Antzerkia, euskal dantzak, gimnasia… denetariko ekintzak izan dituzte uda hasieran gure haurrek, ikastolako udako zerbitzu propioaren eskutik.
Armentia Ikastola eta Gasteizko AEK elkarlanean arituko dira urritik aurrera, eta gura