Skip to main content

Ikasturtea antolatzen

Ikastolako klaustroak ikasturteko plangintza jorratu du.

Irudia
klaustroa

Ikasturtea hasita, Armentia ikastolako irakasle eta hezitzaileak biltzen dituen klaustroak ekin dio 2025-2026 ikasturteko helburuak eta lan-ildoak osatzeari. Horrela, lehenik eta behin aurreko ikasturteak emandakoa baloratu zuen. Horien artean hainbat proiektu eta jardun positibotzat jo ziren; besteak beste, ikastola mugikorrik gabeko gune izendatu izana, ekoLOGIKOAK dinamika, Ikastoletako Hezkuntza Marko Orokorra barneratzeko formazioa, HHn abian jarritako Jolasean Solas dinamika… Horiekin batera, nola ez, hobetu beharrekoak ere identifikatu genituen.

 

Behin urteko balorazio eginda, hasi berri dugun ikasturtearen helburu eta ildo nagusiak zehaztu genituen. Horietako batzuk aurreko ikasturtean hasitakoak dira, eta erronka berriak ere baditugu, tartean, Ikastolako Irakurketa Plana osatzea, Hezkidetza-planari buelta bat ematea, Bigarren Hezkuntzan tutoretza plan integrala abian jartzea, euskararen ezagutzaren eta erabileraren sustapena… 

 

Zakukada bete lan, baina bai eta hori guztia aurrera ateratzeko klaustro osoaren konpromisoa ere.

Azken albisteak

Dakizuen bezala, Armentia ikastolak, bai eta Euskal Herriko Ikastolak ere, bat egiten du Gure Haurrak ere Badira ekimenarekin.
Euskal Herriko Ikastolak logo berria izango du, irudia Armentia ikastolako logoan txertatuko dugu.
Parte hartu urriaren 12an Armentiako basoko urteroko hitzorduan. Zatoz!
Prezioa ohikoa izango da: 5 euro.