Skip to main content

'ekoLOGIKOAK gara'

Armentia Ikastolak hondakinen inguruko lanketa integrala jarri du abian.

Irudia
ekologikoak gara

Ohartuko zineten ikastolan ekoLOGIKOAK gara leloa duten kartelak jarri direla berriki. Izan ere, azken asteotan kezka handia dago sortzen den zikinkeriarekin, patioan bereziki. Are gehiago, zeuok ere helarazi izan diguzue kezka.

Gauzak horrela, beraz, dinamika bati ekitea erabaki dugu ikastolan. Bi helburu nagusi bete nahi ditugu; lehenik, sortzen ditugun hondakinei buruzko hausnarketa egitea, bereziki, ohartzeko ea beharrezkoa den hori guztia sortzea. Horrexegatik, hondakin onena, sortzen ez dena premisari lotu gatzaizkio. Bigarrenik, sortzen dugun hondakina zein bere edukiontzian botatzeko beharra partekatu nahi dugu.

Horretarako, beraz, lanketak egingo dira etapa guztietan. Baina etapa horiek eraginkorrak izango dira, baldin eta familiek ere jokabide eta ohitura egokiak hartzen badituzte. Hori dela eta, bi gai horiei buruz hausnartzera animatu nahi zaituztegu, bai eta jokabideak zuzentzera ere.

Behin ikasle guztiekin lanketa amaituta, berriz ere jarriko gara familiekin harremanetan, eta ekoLOGIKOAK izateko hainbat gomendio helaraziko ditugu.

Ekin diezaiogun denok batera, eta izan gaitezen ekoLOGIKOAk.

 

Azken albisteak

Joan den ostiralean, azken urteetan ohitura bihurtu den azoka solidarioa antolatu zuten LH6ko ikasleek ikastolan, elkartasuna eta parte-
Pasa den larunbatean Ikastolako Jaia ospatu genuen, giro ederrean eta komunitate osoaren parte-hartzearekin.
Aurreko ARMENTIBERRI azaldu bezala, EUSFERA