Skip to main content

Euskarari eragiten, elkarlanean

Hizkuntza Batzordea ikastolako Hizkuntza Proiektua aurrera eramateaz arduratzen da. Bertan, ikastolako komunitate osoak lan egiten du, bereziki, euskararen erabilera areagotzeko.

Irudia
eusbatz

Armentia Ikastolak euskaldun eleanitzak hezteko helburua du, eta horretarako Hizkuntza Proiektua du abian. Proiektu hori aurrera eramateko, Hizkuntza Batzordea (HIZPRO) dugu lanean, eta bertan euskara eta euskaratzea ardatz hartu, eta ikastolan lantzen diren hizkuntza-irakaskuntza eta erabilera bildu eta haien trataerari koherentzia ematen diote. 

Ikastolako komunitate osoko kideek parte hartzen dute Hizkuntza batzordean: Gurasoen Euskara Taldeko kideak, ikasleak, zuzendariak, Artezkaritzako kideak, etapa guztietako irakasleak, zerbitzuetako arduradunak eta eskolaz kanpoko ekintzen arduradunak. Hain zuzen, guretzat ezinbestekoa da komunitate guztiaren inplikazioa, izan ere, esku-hartze eremua ikastola osora zabaltzen da (gela barruan eta kanpoan, familiak, kanpo harremanak…), eta arlo horietan guztietan eragitea dugu helburu.

Hala, urtean hiru bilera egiten ditugu. Ikasturte hasierakoan, urteko plana guztion artean lantzen da; bigarrenean, jarraipena egiten da, eta hirugarrenean, balorazioa egiten da eremu desberdinen arteko koordinazioaren bidez.

Aurtengo lehentasunen artean eskolaz kanpoko eremuan eta familietan eragitea da:

  • Eskolaz kanpoko eremua oso garrantzitsua iruditzen zaigu. Izan ere, arlo akademikotik kanpo, aisialdian eta eremu ez-formaletan hizkuntzaz jabetzea eta erabiltzea funtsezkoa da ikasleek euskara arlo ludikoekin eta dibertigarriekin ere lotu dezaten. Hori horrela izateko, ikastolako hezitzaileen lana oso garrantzitsua da.
  • Familien eremua ere ezinbestekoa da, gurasoak beren seme-alaben eredu baitira. Ikastolako familien artean euskara dakiten gurasoak gehiengoa badira ere, horietako asko oraindik ez dira animatu seme-alabekin euskaraz egitera: guraso horiei hizkuntza ohiturak aldatzea zein garrantzitsua den ulertaraztea da klabea. Horretarako, aurtengo Euskaraldia baliatu nahi dugu, ikastolan euskaraz egiteko gai diren pertsona guztiak aktibatzeko.

Azken albisteak

"Udako oporrak usaindu ez ezik, ukitu ere egin ditzakegu, eta horrek ondorio batera narama: nola daiteke ekainak 20 izatea, ikasturtea hasiera duela aste batzuk izan bazela iruditu arren?"
Eskolaz Kanpoko Ekintzen bi kiroletan izan ditugu saridunak.
LEGOk aukera pila bat ematen ditu objektuak sortzeko. Oraingoan, LH6koek pila bidezko ibilgailuak sortu dituzte.
Saria jasotzeaz gain, beste igarkizun bat bota dio publikoari.