Skip to main content

Herri ekintzailetza, BATXI 1eko 1. erronka

Urtero bezala, BATXI 1eko ikasleek hiru erronkari aurre egin behar diote ikasturtean zehar. Lehenengoa aste honetan bertan izan dute: komunitatearen ongizaterako zerbitzu bat garatu.

Irudia
1erronka

Azaroan, otsailan eta maiatzan lanketa berezia egiten dute BATXIko 1. mailako ikasleek. Aste baten buruan, ebaluaketari dagokion erronkari aurre egin behar diote. Hilabete honetan izan dute lehena: Herrigintza auzolanean! 

Oraingo honetan, komunitatearen ongizaterako zerbitzu bat garatu behar izan dute, taldeka. Egitasmoaren izaeraren arabera banatuta, talde bakoitzak herriko pertsonen beharrei erantzuteko ideiak proposatu ditu, eta ondoren, hiru onenak aukeratu dituzte.

Hain zuzen ere, talde bakoitzeko bozeramaileek azaldu dizkigute bere proiektuen nondik norakoak:

Uxue: "Pertsona nagusien aisialdirako ekintzak egitea proposatu dugu: bingoa eta mus txapelketa. Izan ere, Ariznabarran horrelako ekintzarik edo aukera askorik ez dagoela iruditzen zaigu".

Naroa: "Gure ekintzailetzak ere nagusiekin zerikusia dauka, bereziki bakarrik dauden pertsonentzat. Ikusi dugu gerta daitekeela bere egunerokotasuneko zenbait gauza ezin dituztela bere kabuz egin, eta horretarako laguntza eskaini nahi diegu: erosketekin lagundu, bakarrik egon nahi ez badute bere etxera joan edo paseo bat eman, kartetan jolastu… horrelakoak. Horrez gain, telefono zenbaki bat ere sortuko genuke, zerbait behar badute momentuan erantzuteko".

Martin: "Gure proiektuaren kasuan, ikasketarik ez duten eta euskaraz ez dakiten atzerritarrengana heldu nahi dugu. Gure helburu nagusia euskarazko klaseak doan ematea da. Hori egin ahal izateko, espazio bat alokatuko genuke. Horrez gain, beste ekintza batzuk proposatu ditugu: batetik, haien etxeetara joango ginateke, bideo bat aurkezteko eta gure asmoa zein den azaltzeko. Bestalde, kirola eta beste mota batzuetako ekintzak antolatuko genituzte euskararen erabilera sustatzeko". 

Azken albisteak

"Udako oporrak usaindu ez ezik, ukitu ere egin ditzakegu, eta horrek ondorio batera narama: nola daiteke ekainak 20 izatea, ikasturtea hasiera duela aste batzuk izan bazela iruditu arren?"
Eskolaz Kanpoko Ekintzen bi kiroletan izan ditugu saridunak.
LEGOk aukera pila bat ematen ditu objektuak sortzeko. Oraingoan, LH6koek pila bidezko ibilgailuak sortu dituzte.
Saria jasotzeaz gain, beste igarkizun bat bota dio publikoari.