Skip to main content

Patioa erabat eraldatuta

Irudia
patioa3

Ekainean aurreratu bezala, udaldia probestu dugu patioan eraldaketarako eskuhartzea egiteko, besteak beste, kanpo eremuan behar pedagogiko eta naturalizatzeko beharra sustatzeari begira.

Gauzak horrela, Armentia ikastetxeko kanpo espazioa aberasteko adin tarte desberdinetara egokitutako kanpo espazioa eraldatu da naturalizazioa eta inklusibitatea oinarri hartuta. Izan ere, umeak sozializatu, poztu, harritu eta emozionatzeko guneak dira jolas eremuak, hartara, gure espazioak birdefinitu, alienazioa aniztasunarekin koloreztatu eta mugak ezabatu ditugu.

Udan egindako eskuhartzearekin lau eremu zehaztu dira patioan. Batetik, mugimendu eremua, bigarrenik eremu semiaktiboa, hirugarrenik eremu lasaia, eta azkenik, esploraziorako eremua.

Semiaktiboa kuriositatea lantzeko izango da, intimitatea, psikomotrizitatea, horizontaltasuna… Eremu lasaian harmailak eta itzalak izango ditugu. Irakurketarako txokoa eskainiko du, bai eta bilgunerako edota mahai jokoetarako ere. Mugimendu eremuaren ardatza bertikaltasuna izango da eta psikomotrozitaterako ez ezik, talde jolasetarako ere balio izango du.

Orain, beraz, patioan egindako eraldaketaz gozatzea besterik ez dago.

Azken albisteak

Etorkizunean haurrek euskaraz egin dezaten txikitatik euskarazko ingurune batean haztea funtsezkoa da.
Liburuaren etra Haur eta Gazte Liburuaren Nazioarteko Egunak (apirilak 23 eta 2, hurrenez hurren) ospatzeko ekintzen artean, LHko ikasleok eta irakasleok geure liburu kuttunak ekarri ditugu ikastolara eta gure irakur bizip