Skip to main content

Eusko Jaurlaritzaren beka-deialdia

Irailaren 30era arte beka eskatzeko aukera izango da.

Irudia
BEKA

Eusko Jaurlaritzak argitaratu du 2024-2025 ikasturterako bekak eskatzeko deialdia. Informazio guztia HONAKO WEBGUNEAN dago eskuragarri. Halere, hona hemen eskabidea egiteko JARRAIBIDEAK.

2023-2024 ikasturtean beka edo laguntzaren onuradun izan eta matrikula kudeatzeko aplikazioan ikasketak egiten ari diren ikasleei, SMS eta/edo posta elektroniko bidez, jada betetako eskaera-zirriborroa eskuratzeko aukera emango zaie. TELEMATIKOKI egiteko aukera izango da. Halere, nahi baduzu, ikastolara etor zaitezke, eta han emango dizugu eskabidea, eta gestio guztiak egin ahal izango dituzu.

2024-2025 ikasturtean lehen aldiz eskatzekoa bazara ere, bi modutara egin dezakezu. Batetik, telematikoki egiteko aukera izango duzu HONAKO LOTURAN. Bestetik, ikastolara etorri eta bertan emango dizugu eskabidea, bai eta hori betetzen lagunduko ere.

Gogora ezazue, ikastolako beka jasotzeko Eusko Jaurlaritzakoa ere izan behar duzuela.

Azkenik, ez utzi, mesedez, azken egunerako. Beka eskatzeko asmoa baduzue, ekin eskaerari albait azkarren, edota zatozte ikastolara.

Azken albisteak

2013an izan zuen Errigorak lehen Euskarari Puzka kanpaina, Nafarroa erdi eta hegoaldeko euskalgintzak bizi zuen larritasun ekonomikoaren aurrean Euskal Herri osoko elkartasuna ehuntzea helburu zu
Altxa Burua teknologiaren erabilera egokia bultzatu nahi duen guraso taldea da, eta lau helburuk batzen ditu bertako gurasoak:
Nafarroa erdi eta hegoaldean, behinola amets huts zirenak egia bihurtu dira bertako euskalgintzari esker, euskarari bultzada handia emanez.