Skip to main content

HH1; elkar ezagutzeko garaia

Irudia
Ikasturte hasiera

ZER DA “ELKAR EZAGUTZE PROZESUA”? 

Elkar ezagutze prozesua, ez da ohitze-prozesu bat, segurtasuna esku batzuetatik besteetara pasatzen den unea da, familiako segurtasunetik ikastolako segurtasunera. 

Umeak banaketa onartu arte, banaketa honek ekartzen dizkion galerak eta irabaziak sentimenduen ikuspuntutik lantzen dituen bide edo denboraldiari, elkar egokitze prozesua deritzo. Prozesu hau bide pertsonala da, umea da protagonista eta lorpena berea izango da. Guk (hezitzaile eta gurasook) bidean lagunduko diogu eta horretarako behar duen denbora emango diogu, bere erritmoa, ezaugarriak zein izaera errespetatuz eta argi izanez prozesu hau ez dela bakarrik ikasturte hasieran emango, ikasturtean zehar hainbat alditan ematea dala posible (asteburuetatik bueltan, gaixorik egon eta gero, oporretatik bueltan…). Umeak atxikimendu segurua eraiki behar du eta segurtasun afektiboa izan behar du. Denok bidelagun izan behar gara. 

ZERTARAKO? 

  • Etxeko segurtasunetik ikastolako segurtasunera ahalik eta lasaien eta hobetoen egokitzeko. 
  • Haurren eta hezitzaileen artean atxikimendu segurua eraikitzeko. 
  • Etxetik ikastolarako atxikimendu aldaketa ahalik eta modu naturalean egiteko; gurasoekiko banaketa hori behartua ez izateko. 
  • Eskola pixkanaka leku segurua, goxoa, ezaguna eta erosoa bilakatzen joateko. 

NORTZUK HARTZEN DUTE PARTE?

  • Haurra da prozesu honen protagonista. 
  • Familia zein hezitzaileak eragina dute haurraren “egokitzapen” prozesuan; elkarlanean aritu behar dira konfidantzaz eta ahalik eta lasaien hartuz. 
  • Komunikazio ona egotea ezinbestekoa da eta bi norabideetan izan behar da. 

Azken albisteak

2026. urteko Araba Euskaraz jaia aurkeztu da gaur, azken aldietan bezala, Araba Euskaraz urtea izango dena, urtean zehar hainbat ekintza programatuko baitira. Jaia, ohi bezala, ekainean ospatuko dugu, 14an, Amurrion.
Patiora atera dira kantuka eta saltoka. Txikienei ere desfilea egin diete.
Tartean, kamisetak salgai jarri dituzte. Ikastolaren bidez erosteko aukera izango da, urriaren 8ra arte.
2023-2024 ikasturteko COFIP delakoaren dirua Palestinan garatzen ari den DAMAN proiektuari esleitzea erabaki du Ikastolako Kontseilu Errektoreak