Skip to main content

Mila bide eta helburu hirukoitza, ikasleen ongizatea bermatzea arlo akademiko, emozional eta sozialean

2022/04/12

Bi hanka eta hiru helburu: ikasleen ongizatea bermatzea arlo akademiko, emozional eta sozialean. 

Mari Carmen Burgoa Badiola, Armentia Ikastolako DBH eta Batxilergoko Orientatzaile akademikoarekin batu gara euren egunerokotasunaz hitz egiteko, eta martxoaren bueltan “lanez lepo” daudela onartu arren, ikasleek zirt edo zart egiteko unea hurbiltzen doalako, euren egitekoa “ikasurteko lehen egunetik” hasten dela zehaztu digu.

Proiektuaren bi hanka edo lan-ildo nagusien artean, zailtasunak dituzten ikasleekin egiten dena definitzerakoan zera azaldu digu Burgoak: “ ikasle guztien helburua titulazioa lortzea den arren, ikasle guztiek ez dute bide bera jorratzen, bakoitzak bere bidea egin behar baitu”. Zentzu horretan, orientazio zerbitzuak zailtasunak dituzten ikasleen beharrak eta aukerak aztertu eta zehazten ditu, eta egunero ematen diren egoeren jarraipena egiten du, ikasleei eta familiei proposamena egin ahal izateko. Helburua titulazio hori Ikastolan bertan lortzea den arren, gerta liteke, kasurako, aukerarik onena Lanbide Heziketako ziklo batean egotea, ikastolatik kanpo, “eta aukera horiek ezagutu eta proposatzea gure ardura ere bada”. Arlo honen ardura ez da M. Camenena bakarrik baizik eta Nataliak (ikastolako aholkularia) ere zer esan handia izaten du arlo honetan.

Burgoaren egiteko nagusia orientazio akademikoan kokatzen da. Ikasleek euren ibilbide akademikoan birritan egin behar dute zirt edo zart: Batxilergoa aukeratzerako orduan, eta behin batxilergoa bukatukoan. Bi prozesu horiek ez dira matrikulazio epea zabaltzen danean hasten, inondik inora, “horrela egingo bagenu berandu joango ginatekeelako beti ”. Ikasleek hainbat aldagai hartu behar dituzte kontutan euren etorkizunaz erabakitzerako orduan, eta ez da ahaztu behar halako erabaki batek daukan pisua, eta horrek eragiten duen presioa eta urduritasuna: “Emozionalki pisu handiko erabakia da, azken finean nerabe batek bere etorkizuna baldintzatuko duten bi erabaki hartu beharko ditu oso epe laburrean, eta kasu batzuetan oso argi daukaten arren, beste askotan zalantzak izaten dituzte”.

Orientazio zerbitzuaren lana da balizko aukera horien guztien azterketa eta lanketa egitea ikasturtean zehar, ikasle eta familiarekin batera. “Garrantzitsua da ikasleekin batera euren autonomia lantzea, bai gurasoak eta bai gu prozesu honetan laguntzeko eta aholkatzeko gaude, baina erabakia eurena izan behar da, eta hori argi izatea oso garrantzitsua da”.

Laburbiltzearren, Burgoak zehaztu duenez “DBH eta Batxilergoan ikasle bakoitzari bere ibilbide akademikoa diseinatzen laguntzen zaio, eta ikaslearen nahiak eta ezaugarriak kontuan hartuz kanpoko informazioa bideratzen diogu eta erabakiak hartzen laguntzen diogu. Familiei beraien seme/alaben orientazio akademikoaren inguruan dituzten zalantza, kezka eta abarretan aholkularitza eman eta laguntza eskaintzen diegu”.

Azken albisteak

2024-11-24
Abenduaren 6an, ostirala, Durangoko Azokaren baitan egingo den gazte egunera autobusez joateko auker
2024-11-22
Bilera egingo dugu datorren astean. Anima zaitez!
2024-11-22
“Txikiak” eta “handiak” euskaraz aritzeko elkarren erreferente bihurtzeko lanean ari gara. LHko eta BATXIko taldeen txanda izan da aste honetan.
2024-11-22
Besteak beste, Italian, Afrikan, Ozeanian eta Hego Amerikan izan dira.