Eusko Jaurlaritzaren ikasketa-beka eskatzeko azken eguna, irailaren 30a

Aurrez aurre zein modu elektronikoan eskatzeko aukera dago.

Ikasturte honetan ere, Eusko Jaurlaritzak unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-beka eta -laguntzak eskaini ditu. Irailaren 30ean amaituko da eskatzeko epea, eta aurrez aurre zein modu elektronikoan bideratu ahal izango dira:

-Internet bidez egiteko, Eusko Jaurlaritzaren webgunean egin ahal izango da.

-Aurrez aurre egiteko, ikastolako idazkaritzara jo beharko dute familiek eta inprimakia entregatu, irailaren 29a 14:00ak baino lehen. 

Beka Euskal Autonomia Erkidegoan dauden ikastetxeetako unibertsitatekoak ez diren mailetako ikasleei zuzenduta dago (HH, LH, DBH edo Batxilergoko ikasketak, besteak beste).