Martxan dira ikastolako udalekuak!
Ikasturtea amaitu da, eta orain udalekuen txanda da. Ekainaren 21etik uztailaren 14ra izango dira, hiru txandetan banatuta.
Dagoeneko ikastolaren giroa lasaitu da ikasturteko azken egunarekin batera. Hala ere, oraindik ikasle batzuk ditugu ikastolako inguruetatik bueltaka, Eman Hegoak eta Enjoy English udalekuetan. Asteazkenean hasi ziren, udako giroan, ingelesezko eta euskarazko komunikaziorako gaitasunak lantzen, lagunekin jolasean gozatzen duten bitartean.
Ezin hobeto amaitu ikasturtea!
