3. Kober lehiaketa martxan da
Dagoeneko ikusgai dituzue parte hartu duten sei koberren bideoak. Bozkatzeko azken eguna ekainaren 4a izango da.
Ikastolako Kober lehiaketaren hirugarren edizioa abiatu genuen duela hilabete pare bat, eta dagoeneko prest ditugu bideoak zuen bozak jasotzeko. Sei bideo ikusgarri eta talentu handikoak dituzue jarraian uzten dizuegun helbidean, eta bertan duzue ere bozkatzeko aukera, ekainaren 4ra bitartean:
3. Kober Lehiaketa - Bideoak eta bozkatzeko aukera
Zorionak parte hartu duzuen guztioi, eta eskerrik asko!
