‘Bremengo musikariak’ ipuina ezagutu dute HH3ko ikasleek

Musikarien lekuan jarri dira, eta musika tresna bat egin dute eskulanen bidez.

Azken egun hauetan, HH3ko gelakoek Bremengo musikariak ipuina irakurri dute, animalien gaia lantzen ari direla.

Grimm anaien ipuin klasikoa ezagutu dute ikasleek; bertan, asto bat, txakur bat, katu bat eta oilar bat haien etxeetatik alde egin eta elkar ezagutzen dute bidean. Elkarrekin Bremen hirira joatea erabakitzen dute, musika banda bat sortzera.

Ipuina irakurri ostean, musikariak izateko gogoak sartu zaizkie guztiei, eta paperezko turutak egin dituzte.