Eider Olabe: "Gogotsu hartu dut kargua; oso lantalde polita osatu dugu"

Eider Olabe ikastolako lehendakari izendatu berri dute. Besteak beste, horrek suposatzen duenaz, ikasturteko balantzeaz eta datozen erronkaz, hitz egin du.

Eider Olabe Kontseilu Errektoreko kide eta ikastolako ama da, eta lantaldeetan sarritan parte hartzen du. Orain, Ikastolako lehendakariaren kargua hartu du, eta, besteak beste, horrek suposatzen duenaz, ikasturteko balantzeaz eta datozen erronkaz, hitz egin du.

Talde berria izango du berarekin batera, bai Kontseiluan aurretik aritutakoez bai aurpegi berriez osatutakoa: Edurne Arkauz (lehendakari ordea), Aitor Elorza (idazkaria), Unai Mendizabal, Aritz Iparragirre, Leire Zulueta, Alaitz Amundarain, Nerea Morales, Asier Areitioaurtena eta Ane Miren Silva.