Araba Euskarazek urteko egitarauarekin jarraitzen du

Beste bi ekintza antolatu ditu hilabete honetarako. Ez galdu!

Bi hilabete barru dugu Arabako Ikastolen jai handia, baina oraindik ere urteko egitaraua osatzen duten beste bi ekintzen berri eman behar dizuegu:

Elkar -EKIN Kalejira

Ttek elektrotxarangaren doinuak lagunduta, apirilaren 21ean kalejira koloretsua egingo dugu Gasteizen, Loma plazatik abiatuta. Gorde data eta zatoz!

Elkar -EKIN martxan!

8 ikastola, 3 toki, 7 km-tako  3 ibilbide; ELKAR-EKIN EUSKARAREN ALDE!. 7 km-ko ibilbideak prestatu dituzte familian edota lagunekin gozatzeko. Aukeratu zein herritan (Agurain, Amurrio, Oion) parte hartu nahi duzun, eta zatoz gurekin euskararen aldeko pausoak ematera.

Izena eman apirilaren 21a baino lehen.

Zatoz gur-EKIN!