Pilota jaialdia izango da ikastolan apirilaren 5ean
LH 3tik 6. mailarainoko ikasleek euskal pilotaren munduan murgildu dira gelan, eta praktikan jarri nahi izan dute ikasitakoa.
Azken hilabete eta erdian, LHko 3, 4, 5 eta 6. mailakoek euskal pilotaren modalitate ezberdinak lantzen aritu dira hainbat ikasgaitan. Esaterako, plastikan, pilotak, zesta-poteak, palak eta hiru dimentsiotako frontoi bat sortu dituzte.
Lanketaren amaiera gisa, datorren astean, apirilaren 5ean, pilota jaialdia antolatu dute goiz osorako. 9:30ean hasi eta 11:30era bitartean arituko dira ikasle guztiak, eta, noski, familiak ere gonbidatuta zaudete!