Aurrematrikulaziorako oinarrizko irizpideak ez direla betetzen ari salatu du Ikastolen Elkarteak

Ezohiko batzarra izan dugu EAEko ikastola guztiok, 23/24 ikasturterako ikasleen onarpenerako aginduan ezarritako oinarrizko irizpideak aztertzeko. Prentsa-oharra atxikita.

EHI bidez

Martxoaren 29an, Ikastolen Elkarteak ezohiko batzar bat egin zuen EAEko Ikastola guztiekin. Egungo hezkuntza-testuinguruaren aurrean ikastolek duten jarrera ezagutu, aurrematrikulazio prozesuan atera diren emaitzak aztertu eta balorazio bateratu bat egiteko asmoz.

Honakoak dira ikastolok prozesuarekiko hartu dugun jarreraren arrazoiak:

  • Hezkuntza Saila ez da betetzen ari 23/24 ikasturterako ikasleen onarpenerako agindaun ezarritako oinarrizko irizpideak.
  • Zaurgarritasun tasa finkatzeko prozesuaren gardentasun falta azpimarratu nahi dugu.
  • Familien fluxua ez da modu orekatuan egiten ari.

Horren guztiaren aurrean, honako hauek dira ikastolok une honetan hartuko ditugun neurriak:

  • Euskal Hezkuntza Sistema osatzen dugun ikastetxe guztiok matrikulaziorako baldintza berak izatea exijitzen dugu. Hori gertatzen ez den bitartean, ikastoletan matrikula eskaera egin duten ikasle guztiei eusteko konpromisoa hartzen dugu.
  • Galdetegiak baloratzeko erabilitako irizpideak publikoki argitaratzea esaktzen dugu.
  • Familien fluxua gertatzen den garaian gure ikastoletan libre geratu diren plazak ez badira betetzen, aurretik matrikula eskaera egin zuten familiekin osatuko ditugu.
  • Familiek eta ikastolek errekurtsoak aurkeztuko dituzte ohar honetan jasotako argudioak baliatuz.

Beherago atxikitu dizuegu prentsa oharra osorik.

Fitxategia: