Zentzumenak landu dituzte HH4ko geletan
Kutxatxo batean gorde dituzte zentzumen bakoitza identifikatzeko objektuak; ondoren, esperimentazio ariketa bat egin dute.
Gorputza lantzen ari dira azken asteetan HH4ko geletan. Zehazki, zentzumenak ezagutzen ari dira gure ikasleak, eta esperimentazio ariketa bat egin dute.
Beheko argazkietan ikus dezakezuen bezala, esne-gaina, gelatina eta izotza manipulatzen ibili dira; ukitzeko, usaintzeko eta dastatzeko aukera izan dute, eta ondoren, zer sentsazio izan dituzten adierazi dute. Primeran pasatu dute!
Aurretik, kutxatxo batean, bost zentzumenak identifikatzeko balio duten objektuak sartu dituzte.
