Elurra iritsi da azkenean, eta HH4ko primeran pasa dute harekin jolasten

Zentzumenak lantzen ari dira azken egunetan, eta eguraldiak elurra ekarri duela aprobetxatu dute patiora irten eta jolasean ibiltzeko.

Negu epela izango genuela bazirudien ere, azkenean, tenperaturak jaitsi eta elurra heldu da Gasteizera. Ikastolako inguruak zuri-zuri utzi ditu, eta gure ikasleak ezin alaiago aritu dira elur bolak egiten eta elkarren artean botatzen. HH4koak, esaterako, patiora atera dira eta elurra ukitzeko aukera izan dute, zentzumenen gaia ikusten ari direla aprobetxatuta. Hotz aurpegirik ez da nabaritu argazkietan, behintzat!