Alvaro Beñaranek emango dio hasiera hitzaldi zikloari

Lehengo saioak izakion identitatea izango du abiapuntu, eta HHko familiei zuzenduta dago

Urtarrilaren 30ean abiatuko da ikastolako Hitzaldi Pedagogikoen zikloaren bigarren edizioa. Sei egun ezberdinetan, guraso eta seme-alaben arteko eguneroko harremanetan garrantzitsuak diren hainbat gai landuko dira, modu eraikitzaile eta parte-hartzailean.

Hala, hitzaldia eskaintzen lehena Alvaro Beñaran izango da. Pskikomotrizista, hezkuntzan eta terapian, eta pedagogoa. 40 urte baino gehiago daramatza haurrekin, profesionalekin eta familiekin lanean, haurren hezkuntzaz.

Izakion identitatea abiapuntu, HHri zuzendutako ‘Zein naiz? Zein izango naiz?’ gaia jorratuko du hilaren 30ean, 17:30ean, aretoan. 

Izena eman nahi izanez gero, hurrengo galdetegia bete behar duzue: ‘Zein naiz? Zein izango naiz?’ hitzaldia