Ikaselkarreko neguko katalogoa dagoeneko eskuragai

Eskaerak idazkaritzan egin beharko dira %20ko deskontua izateko.

Eguraldia neguan sartzeko gutxi falta zaigula ohartarazten dabil, eta egutegiak Gabonetarako aste gutxi batzuk besterik ez direla falta erakusten digu. Horregatik, oraingoan, Ikaselkarren neguko katalogoa ekarri nahi izan dizuegu. Gure txikientzako denetariko materiala aurkituko duzue bertan: liburuak, puzzleak, jokoak... Ziur ikusi bezain pronto hasiko direla gauzaren bat edo beste Olentzero eta Maridomingirentzako eskutitzan zerrendatzen!

Beraz, katalogoko zerbait eskatu nahi izanez gero, idazkaritzatik pasatzea besterik ez duzue, eta zuzenean %20ko deskontua izango duzue. Eskaerak egiteko azken eguna abenduaren 2a izango da.