Abian dira eskolaz kanpoko ekintzak

Eskupilota talde berria sortu da LHn. Bestalde, ohi dugun moduan, euskal kulturaren aldeko ekintzak antolatzen eta sustatzen jarraitzen dugu: Euskal Dantzak, trikitixa eta bertsolaritza.

Ikasturte hau aurrekoen antza eta normaltasuna hartuz doa pixkanaka. Horren adibide dira eskaintzen ditugun eskolaz kanpoko ekintzen buelta, osotasunean; izan ere, urriaren 3an martxan jarri dira guztiak, inolako murrizketarik gabe.

Ohi dugun moduan, euskal kulturaren aldeko ekintzak egiten eta sustatzen jarraitzen dugu. Hori dela eta, urtero legez, HH eta LH mailei zuzendutako Euskal Dantzak antolatu ditugu, trikitixa LHkoei eta bertsolaritza LH eta DBHkoentzat. Ekintza kultural hauei ingelesa, robotika, mahai-jolasak eta eskulanak gehitu behar zaizkie, LH eta HHkoentzat.

LHko 5. eta 6. mailei dagokienez, aurreko urteko saskibaloiko taldea mantendu da, eta esku pilota talde berria sortu da. Bestalde, 3.  eta 4. mailetan multiekintza ezberdinak abian jarri ditugu: boleibola, gimnastika erritmikoa, futbola eta saskibaloia. Zerrenda horri irristaketa gehitu behar zaio ere.

DBH eta BATXIkoentzat, bestalde, boleibolerako 3-4 talde osatu ditugu; adin-tarte horretan indarra hartzen ari den kirol bat dela esan dezakegu. Zabalganeko gizarte-etxean entrenatuko dute.

BEGI-KOLPEAN

  • KIROLA
    • Esku pilota
    • Boleibola
    • Irristaketa
    • Gimnastika erritmikoa
    • Saskibaloia
    • Futbola
  • EUSKAL KULTURA
    • Euskal Dantzak
    • Trikitixa
    • Bertsolaritza
  • KULTURA | BESTEAK
    • Robotika
    • Ingelesa
    • Mahai-jolasak
    • Eskulanak