Zu ere Armentxo zarelako, elkartu gurekin!

Ikasturte honetako lehenengo bilera antolatu dugu Armentxo guraso elkarteko kideok.

Gurasook ere Ikastolako partaide garrantzitsuak garelako, zure seme-alaben hezkuntza prozesuan bidelagun izan nahi duzulako eta Ikastolan parte hartu nahi duzulako, elkar zaitez gurekin! 

Aurtengo lehenengo bilera datorren urriak 6 izango da, osteguna, 15:00etan. 

Animatu eta etorri!