Bernedoko karobiak ezagutzen
LHko 3. eta 4. mailako ikasleak Bernedoko paraje ederrak ezagutzera joan, eta Karobien ibilbidea egin zuten.
LHko 3. eta 4. mailako ikasleak Bernedoko paraje ederrak ezagutzera joan, eta Karobien ibilbidea egin zuten. Arabako Mendialdeko hainbat eremutan, oso zabaldua egon zen ikatza eta karea egitea, eta ibilbide honetan lan horiek bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten, garai bateko aztarnen artean. Modu berean, paraje natural horretako flora eta fauna ezagutu zuten.
