Eskolaz Kanpoko Ekintzak 2022-23

Ekaina iritsita, eskolaz kanpoko ekintzen 2022-2023ko kanpainari itxaropentsu eta alai ekingo diogu. 

Ekaina iritsita, eskolaz kanpoko ekintzen 2022-2023ko kanpainari itxaropentsu eta alai ekingo diogu. 

Ez dago gogorarazi beharrik eskola adinean kirola egitea oso garrantzitsua dela gure haur eta gazteen garapenerako. Ingurune ezin hobea da gure seme-alabak osasuntsu haz daitezen, eta, edukazio onez, kirolaren kulturan eta oso garrantzitsuak iruditzen zaizkigun balio jakin batzuetan harremanak izaten ikas dezaten, balio horiek errespetuarekin, lankidetzarekin, konpromisoarekin, umiltasunarekin, elkartasunarekin, unibertsaltasunarekin, duintasunarekin eta ahaleginaren kulturarekin lotuta baitaude.

Modu berean, kultur eskaintza ere indartuko da eskolaz kanpoko ekintzen kanpaina honi begira. Euskal kulturak presentzia nabarmena izango du, euskal dantzak, bertsolaritza eta trikitixa ikastaroekin. Horretaz gain, hizkuntzei dagokionez, Mondagron Linguak ingelesa eskainiko du, eta haur eta gazteek eskura izango dituzte mekanografia, eskulanak, sukaldaritza, robotika edo mahai jolasak. 

https://forms.gle/QL7YURwpVkEwraWRA

Eskaintza osoa: 

https://issuu.com/ebarandiaranurkiza/docs/eke_22-23_eskaintza_orokorra_.docx_2_1_