Badator Araba Euskaraz!!!

Hilabete bat baino gutxiago falta da Araba Euskaraz jai handirako!! Ekainaren 17an izango da, Olarizun.

Egunerako beharrak aztertzen gaude eta laster izango duzue gure berri. Joan pentsatzen noiz eta norekin lan egiteko prest zaudeten! Beti bezala, guztion laguntza behar da jaia aurrera ateratzeko: txosnetan, tonbolan, trafikoan, garbiketan... eta nola ez, Olarizun izango denez, muntaian eta desmuntaian.

Apuntatu data eta joan familia- edota koadrilla-planak egiten egun zoragarria izan dadin!!!!

Fitxategia: