Korrika Armentia Ikastolan!

Korrikaren inguruko programazio indartsua prestatu du Armentia Ikastolak gaurko. Aurreko asteko asteartean peto salmenta egin zen ikastolako sarrera nagusian.

Bestetik etapa ezberdinetan AEK-k eta Ikastolen Elkarteak diseinatutako unitate didaktikoetako jarduerak egin dira: kanta ikasi, koreografia dantzatu, lekukoak sortu, apaindu eta mezuak etxetik ekarrarazi, ibilbidea egunez egun aztertu, petoa margotu,...

Gure kilometroa gaur 19:00etan dela eta, 16:30 etatik aurrera Zaldiaran patioan egingo den jai egitaraua honakoa da:

16:30ean txoripana, musika eta photocall-a

17:30etan Dantza-plaza, Mulixka taldearekin. 

18:30ean kalejiran ikastolak daukan kilometroa egingo duen bidegurutzeraino (Ariznabarra kalea - Gaztela atariarekin)

19:00 ikastolako kilometroa. Aurten lekukoa Armentia Ikastolako Josu Suárez irakasleak eramango du (jubilatu egiten baita) DBHko euskara taldeko bi ikasleekin batera.

Apirilaren 7an 14:50ean korrika txikia abiatuko dugu Gasteiz osoan zehar ibilbidea eginez. Armentia ikastolari korrika txikiari hasiera ematea egokitu zaio La Antonia rotondatik hasi eta Gurutze Gorriko enparantzaraino.