Inauteri desberdinak LH-n
Aurtengo inauteriak ere "desberdinak" izan dira. Burbuiletan taldekatuta lanari ekin genion antolatutako hainbat ekintza desberdinetan.
Lehenengo zikloan maskarak eta horma irudia egin zituzten goiz partean eta bigarren zikloan berriz, maskara eta eskulturekin lanean aritu ziren. Goiza patioan bukatu genuen DBH eta Batxillergoko ikasleen desfilea ikusten.
Arratsalde partean berriz, txikiek pelikula ikusteko aukera izan zuten eta nagusienek haiek prestatuko barraketan jolasteko tartea izan zuten. Hemen, argazki batzuk.