Kiawahiga eskola eta Armentia ikastolaren arteko marrazkien trukaketa
Orain dela aste batzuk Arantza Sanchez Armentia Ikastolako irakaslea elkarrizketatu genuen. Hilabeteko eszedentzia eskatu eta Kenyan ibili zen bolondres lanetan, Kiawaihiga ECD eskolan, hezkuntzarekin lotutako hainbat proiektutan bere aletxoa jartzen.
Aletxo horiek eman dute bere uzta, eta Kiawaihiga ECD eskolako umeek Armentia Ikastolako umeekin marrazkiak trukatu dituzte. Oraingoan Kiawahiga eskolako umeen marrazkiak banatu ditugu Armentiako umeen artean, eta ikustekoa izan da gure txikien poza Afrikako marrazkiak jasotzerakoan. Elkar ezagutu ez arren, hunkigarria izan da erakutsi duten interesa, marrazki egileen izenak eta izanak ezagutzeko.
Hemen, Arantzari egin genion elkarrizketa
https://armentiaikastola.eus/eu/berria/3577
