Ikastolako aurrealdean dagoen berdeguneko piezak apurtu dituzte beste behin

Jose Luis Landak,  Armentia Ikastolako aitonak, material birziklatuak erabiliz hainbat pieza egin eta Ikastola aurrealdean dagoen berdegunean kokatu zituen bere garaian.

Tamalez, eta ez da gertatzen den lehen aldia, asteburuan piezak apurtu eta Ikastolako sarreratik botata agertu dira. 

Gauzak horrela, Ikastolako zuzendaritzak, Jose Luisekin adostuta, piezak berriro ez jartzea erabaki du. Tristuraz hartutako erabakia da, sinbolikoko pisua ere baduena, birziklapenaren bitartez eraikitzeko eta sortzeko erabili dena txikituta ikusteak ematen duen amorruaz. Gure eskerrik beroena Jose Luis Landari egindako lan bikainagatik.