KORRIKA Batzordearen bilera

Hurrengo asteazkenean, martxoaren 16an, ikastolako KORRIKA Batzordearen bilera izango dugu, KORRIKAren inguruan antolatuko diren ekimenak aurkezteko eta guztion artean forma emateko. Denok gonbidatuta zaudete, ikasle, langile eta gurasoak! 

Aurreko astean KORRIKA ekimena aurkeztu genuen eta Gasteiztik pasako den egunean, Apirilaren 1ean, antolatu nahi diren ekintzak aurreratu genituen. 

Horrez gain, KORRIKAren inguruan beste hainbat ekimen antolatzea garrantzitsua da, bai ikasgeletan zein  ikasgeletatik kanpo, Euskararen erabilera indartzeko eta AEK ekonomikoki laguntzeko balio digutenak. 

Bide honetan, KORRIKA Batzordetik ikastolako elkarte guztiak parte hartzera gonbidatzen ditugu (ikasleak, langileak eta gurasoak), hurrengo asteazkenean, martxoaren 16an, arratsaldeko 17etan, areto nagusian antolatuko den bileran. 

Bertan, orain arte planteatutako ekimenak aurkeztuko dira, proposamen berriak jaso eta guztion artean forma emango diegu. 

Zuen zain egongo gara!