Ezagutzen duzu Gurasoen Euskara Taldea?

Gaur GURASOEN EUSKARA TALDEA aurkeztu nahi dizuegu.

Pandemiak eragindako geldialdiaren ostean, aurretik ikastolan martxan zeuden talde askori heldu zaie berriz ere. Horietariko bat Euskara taldea da, horretan lan egiteko izena eman genuen gurasoen artean sortutako taldea, hain zuzen ere. 

Gure ikastolako hezkuntza proiektuaren ardatza Euskara den heinean, honen egoera eta “osasunaren” inguruko ardurak bultzatzen gaitu lan honetan jardutera. 

Gure helburua ikastolan euskararen presentzia areagotzea da, ikastola euskararen arnasgune bihurtu arte, bai eskola orduetan bai familien arteko harremanetan euskaraz bizitzeko grina senti dadin. 

Eta lanean hasi gara, indartsu, gogotsu. Hasierako elkar ezagutza prozesu baten ondoren, gure lan ildoak definitu ditugu. Alde batetik, ikastolarekin batera arlo akademikoari dagozkionak, bestetik gure mezua zabaltzeko hastapenak ate irekietan eman genituen eta hemendik aurrera familien esparruan sakontzen hasiko gara. Laster gure berri izango duzue!

Gurekin bat egin edo kontaktuan jarri nahi baduzue, hemen gure helbidea: 

gurasoakeuskaraz@armentiaikastola.eus